Hegoafrikako lasterketan podiumera igo da Zigor Iturrieta

Zigor Iturrieta Hegoafrikan. (Argazkia: Facebook: Zigor Iturrieta)

Chiloé: Lasterka munduan izeneko telebista saioak munduan zeharreko lasterketak eta gastronomia uztartzen ditu eta bigarren grabazioa Hegoafrikan izan da.

Belgikako lehenengo lasterketa irabazi egin zuen. Joan zen asteburuko bigarren proba, Hegoafrikako Addo Elephant Trail Ultra, hirugarren tokian amaitu du. “Belgikan zero azpiko hotzagaz aritu ginen eta oraingoan 40 gradutara heldu gara”, adierazi du korrikalari eta sukaldari eubarrak. Lasterketako 76 kilometroak 7 ordu eta 56 minututan osatu ditu. “Esperientzia zoragarria izan da”.

Erlazionatuak

Munduko lasterketak, gastronomia eta turismoa, Zigor Iturrietaren ETBrako saio berriko errezeta

Durango Zornotza

Chiloé: Lasterka munduan izeneko telebista saioa grabatzen hasi da duela astebete Zigor Iturrieta korrikalari, sukaldari eta aurkezle eubarr...
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!