FETEN sariketan ikuskizun onenaren saria jaso du Markeliñek

Itsaso Esteban 2017ko ots. 20a, 09:54
Azaroan estreinatu zuen Markeliñek 'Euria'.

Joan den astean Xixonen ospatu duten FETEN antzerki jaialdian ikuskizun onenaren saria jaso du Zornotzako Markeliñe taldeak, Euria antzezlanagatik. Ganso & Cia Durangoko taldearen Kaput antzezlanean egindako lanagatik saritu dituzte, bestalde, Gorka Ganso eta Txefo Rodríguez aktoreak.

Europan umeentzako sortzen den antzerkiaren lehiaketa da Asturiasko hiriburuko hori, eta 77 antzerki taldek parte hartu dute 26. edizio honetan. Otsailaren 17an Xixongo El Patio kulturgunean egin zuten ekitaldian jaso zituzten beraien sariak Zornotzako Markeliñe eta Durangoko Ganso & Cia taldeek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!