Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra podiumera igo da Hiru Haundiak proban

Joseba Derteano 2016ko urr. 17a, 11:35

Ander Gerrikaetxebarria podiumaren eskumaldean.

20 urteko korrikalariak lasterketa bikaina osatu du.

Gorbea, Anboto eta Aizkorri batzen dituen 100 kilometroko Hiru Haundiak lasterketan hirugarren amaitu du Ander Gerrikaetxebarria (Zornotza Mendi Taldea) zornotzar gazteak: 11.34.26. Sasoian dago eta aurrean ibili izana ez da sorpresa, baina bai hain goian amaitu izana. Lasterketako zatirik handienean bigarren joan zen, baina azken txanpan Mikel Etxeberriak (11.33.38) gainditu zuen. Iokin Garaik irabazi zuen Hiru Haundiak lasterketa gizonetan: 11:18.25.

Azpimarragarria da Zigor Iturrieta (Zornotza Mendi Taldea) eubarraren laugarren postua ere: 11.48.33. Zornotzako korrikalarien belaunaldi biren isla dira Gerrikaetxebarria eta Iturrieta. Lehenengoak etorkizun distiratsua dauka aurretik eta Iturrieta palmares oparo baten jabe da.

Emakumeetan hamargarren tokian amaitu zuen Eva Lizarralde iurretarrak: 16.54.55. Leire Martinez (13.38.31) Arantzazu Perez de Arenaza (13.44.39) eta Aitziber Osinalde (14.05.38) izan ziren, hurrenez hurren, aurreneko hiru sailkatuak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!