Ajuria eta Gerrikaetxebarria Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunorde junior mailan

Anboto 2016ko ira. 12a, 09:39
Argazkia: Axari Trail

Axari Trail proban Euskal Herriko mendi lasterketen txapelketa jokatu zuten atzo. Proba laburrean Aitor Ajuria otxandiarra izan zen irabazlea eta Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra bigarrena. Junior mailan Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunorde berriak dira.

Mikel Garmendiaren oroimenezko Axari Trail mendi lasterketa jokatu zuten atzo. Proba laburrean (16.4 km) Durangaldeko korrikalariak izan ziren protagonista. Idiazabalen hasi eta Aralar zein Aizkorri-Aratz parke naturalen arteko mendietan garatzen den lasterkerta Aitor Ajuria otxandiarrak irabazi zuen (1.14.44). Minutu bi gehiago (1.16.45) erabili zituen Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak eta podiumeko bigarren koxka beretzako izan zen. Biek junior mailan parte hartu zuten. Maila horretan Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunordea dira.

Proba luzean (25.4 km) eta gizonetan, berriz, seigarren tokian sailkatu zen Julen Ozaeta durangarra (2.06.59) eta hamabigarren Markel Zamakona otxandiarra: 2.12.26.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!