Amorebietako zaleak Santanderrera bidean dira autobus bitan

Anboto 2016ko urr. 12a, 10:10

Amorebietako zaleak gaur autobusera igo aurretik.

Amorebietak 150 bat zaleren babesa izango du gaur Errege Kopan historia egiten saiatzeko.

Gaur, 18:00etan, Santanderko Racing-en kontra jokatuko du El Sardinero futbol zelaian. Kanporaketa gaindituz gero, Europan jokatzen dabilen talderen baten kontra jokatuko luke final hamaseirenetan. Partidua bertatik bertara jarraituko dute Zornotzako 150 bat zalek. Autobus bi beteta, 10:00etatik Santaderrera bidean dira 120 bat lagun. Arratsaldean, 16:00 inguruan, Amorebietako harrobiko talde bat eta euren entrenatzailea ere —beste 30 bat lagun— Santanderrera abiatuko dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!