Avilako Carrefour El Bulevar taldetik ekarri dute. Lituaniarrarentzat aurtengoa da FEB mailako lehen denboraldia eta orain arte joko irregularra erakutsi du. 12 partidu jokatu ditu eta partiduko 12 minutu jokatu dute batez beste, 3.6 puntu eta 2.8 erreboterekin. Aurten Kopako partiduan ibili da ondoen: 12 puntu eta 6 errebote.
"Barneko jokoan dituen askotariko arazoei aurre egiteko Ignas ekarri dugu, jokalari gaztea da eta etorkizuna duena. Exigentzea handitzen lagunduko digula espero dugu. Aukera berriak eskainiko dizkigu eta liga erregularreko azken jardunaldiei aurre egiteko errekurtso gehiago izatea ahalbidetuko ditu", azaldu du Mikel Garitaonandia entrenatzaileak.