Etinosa Erevbenagiek Zornotza utziko du

Anboto 2016ko urt. 23a, 15:45

Etinosa Zornotzaren elastikoarekin (Argazkia: Zornotza ST)

Dominion Bilbao Basketen hitzarmenez Zornotza Saskibaloi Taldean aritu den joko antolatzaile greziarrak taldea utziko du datozen egunetan. Jatorri nigeriarreko jokalariari hasieratik kosta egin zaio Espainiako ligako erritmoa hartzea eta ez da espero zen mailan ibili.  Bere minutuak eta zenbakiak oso baxuak izan dira azken partidetan, konfiantza oso gutxirekin ibili baita hogei urteko gaztea. 

Erevbenagie pasa den abuztuan batu zen Mikel Garitaonandiaren taldera, Panathinaikoseko harrobian urte batzuk eman ostean. Egunero lan saio bikoitzak egiten zituen Bilbao Basket eta Zornotzarekin, eta honek arlo fisikoan asko mugatu du jokalari azkar honen freskotasuna. Greziatik kanpo aritzen zen lehen esperientzia honetan, hizkuntzarekin izan dituen trabak pisu handia izan dute, Erevbenagie ez baita Euskadiko bizimodura ongi egokitu. Hori dela eta bi parteak ados jarri dira eta jokalaria Greziara itzuliko da datozen orduetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!