Ziztada Gune Askeko gazteek barikuan deklaratuko dute Durangoko epaitegian

Anboto 2015ko ira. 7a, 12:50
Maiatzean okupatu zuten Luis Urrengoetxea kaleko lokala

Maiatzean Zornotzako lokal bat okupatu ondoren, usurpazio delitua egozten diete zazpi gazteri. Egoera salatzeko bariku goizean kontzentrazioa deitu dute epaitegi aurrean eta, arratsaldean, manifestazioa Zornotzan.

Barikuan, 09:30ean deitu dute kontzentrazioa; manifestazioa 20:00etan hasiko da Zornotzako Erreferendum plazatik. Era berean, ostegun iluntzean, deklarazio egunaren bezperan, epaiketaren gastuak ordaindu ahal izateko kontzertua antolatuko dute Ziztada Gune Askean: 19:30etik aurrera Iratxe eta Eneko zornotzarren musika entzun ahalko da.

Ziztada Gune Askeko kideek okupazioa “guztiz zilegi” ikusten dutela berretsi dute komunikatu baten bidez eta azken hileetan hainbat ekintza kultural antolatu dituztela gogoratu dute: “Gure nahia salaketen gainetik bide horretan jarraitzea da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!