Aurreko legegintzaldian legez, hasi berri den honetan ere Zornotzako udalbatzarrak hileko azken barikuetan eta goizeko 09:00etan egingo dituzte. Erabaki hori kritikatu dute EH Bilduk eta Hiri Ekimenak. Bilkurak goizez egin beharko liratekeela uste dute: “Jende askok ezin du goizez lanetik edo izan ditzakeen beste konpromiso batzuetatik libratu”, uste dute alderdi biek. Arratsaldez eginda “udalbatzaren gardentasuna argi geratuko litzateke jende gehiagok izango bailuke udaletxearen funtzionamendua bere begiez behatzeko aukera”.
Horrez gainera, barikuetan barik eguaztenetan egitea egokiago ikusten dute: “Erdiko eguna izatean zubi eta asteburu luzeek bat egitea ekidin daiteke”.