Gisetza taldeko Zearreta zornotzarrak bigarren txapela du denbora gutxian; apiril amaieran Bizkaiko txapelketa irabazi zuen. Guztira 170 puntu batu zituen eta puntu biko aldea atera zion Urko Izagirreri. Beñat Gorospe sailkatu zen hirugarren 167 punturekin. Emakumeetan Sarrionandia zornotzarrak goitik behera agindu zuen; 159 puntu batu zituen eta 28ko aldea atera zion Arabako Bea Isasi bigarren sailkatuari.