Iker Zearretak eta Naroa Izurzak irabazi dute Bizkaiko bolo txapelketa

Anboto 2015ko api. 28a, 10:41

Bizkaiko buruz buruko bolo txapelketa Zornotzako Gure Kirolak bolatokian jokatu zuten asteburuan.

Zapatuan kanporaketa faseak jokatu zituzten eta domekan finalak. Gizonetan puntu bakarraren aldeagaz heldu ziren finalera Iker Zearreta eta Josu Elorza. Beraz, emozioz betetako finala jokatu zuten. Azkenean Zearreta nagusitu zen. Emakumeetan Naroa Izurza jaun eta jabe izan zen. Irabazle biak zornotzarrak dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!