Beñat eta Eneko Gorospek irabazi dute binakako Bizkaiko bolo txapelketa. Final estua jokatu zuten Urko Izagirre eta Jose Elorzaren aurka. Azken horiek zazpi puntuko aldearekin heldu ziren finalera, baina Gorospe anaiek egoerari buelta ematea lortu zuten. Azkenengo boloari esker puntu biko aldearekin irabazi zuten. Beñat eta Eneko Gorospek 651 puntu batu zituzten eta Urko Izagirrek eta Josu Elorzak 649 puntu.
Orain asteburu bi Bizkaiko banakako bolo txapelketa jokatu zuten toki berean eta Iker Zearreta eta Naroa izurza izan ziren irabazleak.