Atsedenaldia baino lehen etorri zen urdiñen berdinketa Orbegozoren eskutik. Bigarren zatian, gogotsu irten ziren Gallasteguiren mutilak zelaira, baina jokaldi polemiko baten Leok 1-2koa jarri zuen markagailuan. 67. minutuan etorri zen ordea zornotzarren azken bultzada, Enrique kanariarrari txartel gorria erakutsi zion epaileak, Las Palmas 10 jokalarirekin utziz. Jose Felix Gallasteguik txartel gorria aprobetxatu eta aldaketak egin zituen eta aldaketak egin ondoren, lehenengo Etxebarriak eta ondoren Goiriak, gol bana sartu zuten. Ondorioz, etxean geratu ziren hiru puntuak.