Kantari hasi dituzte Karmenak

Anboto 2014ko uztailaren 16a

Zornoza kultur elkartearen pregoiagaz hasi dituzte jaiak Zornotzan, eta zelan ez, kantari ekin diete jaiari abesbatzeko kideek. Gaur jaieguna dute Zornotzan, Karmen eguna. Goizean Larrean batuko dira. Bertan izango dituzte meza, bertsolariak, Udabarri dantza taldearen emanaldia eta erromeria. Herri kirolak ere izango dituzte eguerdian.

Galerian txupinazoko eta osteko kalejirako irudiak batu ditugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!