Zornotzan 41.400 kilo materia organiko batu dituzte zortzi hiletan

Anboto 2014ko uzt. 1a, 10:25

Juan Mari Ugalde eta David Latxaga oraintsu irabazitako Urrezko Erratza sariagaz
Zornotzan amaitu dute materia organikoa birziklatzeko abiatu zuten kanpaina. Aurrerantzean ere birziklatzen jarraitzeko deia egin dute. Zortzi hiletan 41.400 kilo batu dituzte 40 kontenedoretan.

 

Guztira, Zornotzako 1.019 familiak eta 87 komertziok bat egin dute kanpainagaz. Materia organikoa birziklatzeko ‘Ongi etorri’ kanpaina amaitutzat jo du udalak, baina “birziklapena sustatzen eta behar den tokietan kondenedoreak jartzen” jarraituko dutela adierazi du David Latxaga alkateak ekimenaren balorazioa egiteko deitutako prentsaurrekoan. Horrela, herritarrei materia organikoa “birziklatzen jarraitzeko” eskatu die. Aurrerantzean, birziklatzeko kit-a bulego teknikoan egongo da eskuragarri.

Orain arte, herrigunean ipini dituzte 40 kontenedoreak. Auzoetatik ere eskaerak egon direla adierazi du Latxagak, Eubatik esaterako, eta 5. kontenedore marroia bertara eramatea aztertuko dutela esan du.

Kanpainak "uste genuean baino erantzun hobea izan du" Juan Mari Ugalde zinegotziaren esanetan: "Aurrerantzean hartutako bideagaz jarraitzea gura dugu, bide zuzena delako".

 

BATUTAKO MATERIA ORGANIKOA HILEKA

 

- AZAROA.................... 860 kilo

- ABENDUA.................. 3.180

- URTARRILA............... 5.240

- OTSAILA................... 4.320

- MARTXOA................. 6.080

- APIRILA.................... 7.420

- MAIATZA.................. 6.500

- EKAINA.................... 7.800

- GUZTIRA................. 41.400

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!