Hondakin organikoen kudeaketagatik Urrezko Erratza saria jaso du Zornotzak

Anboto 2014ko eka. 13a, 10:37

Zornotzako alkate David Latxaga eta ingurumen arloko zinegotzi Juan Mari Ugalde saria jasotzen
Ingurumenaren alorreko ATEGRUS elkarte teknikoak Zornotzako udalerria saritu du bosgarren edukiontzia herrira zabaltzen egindako ahalegin eta lanagatik. Atzo, Madrilen egin zuten sari banaketa ekitaldia.

 

Zornotzako alkate David Latxaga eta ingurumen saileko zinegotzi Juan Mari Ugaldek Urrezko Erratza izeneko saria jaso zuten atzo Madrilen, ATEGRUSek (Hondakin Kudeaketa, Hirien Garbitasun eta Ingurumen alorreko Elkarte Teknikoa) antolatutako sari banaketan. Ekitaldia Madrilgo Juan Carlos I. Feriagunean egin zen eta helburu nagusia hirietako eta industria alorreko hondakinen kudeaketa, eta hiri-txukuntasuna hobetzearen eta defendatzearen alde egiten diren jarduerak baloratzea du. Zornotzaren kasuan, bosgarren edukiontzia (hondakin organikoena) jartzeko udalak abian ipinitako kanpaina nabarmendu eta saritu dute. Gradualki burutu da kanpaina eta prestakuntza berezia eskaini da, aldika berori ere. Dagoeneko 2.200 familiatik gora atxiki zaizkio ekimenari. Aurtengoa ez da Zornotza saritu duten aldi bakarra. 2008an udalak Zilarrezko Erratza jaso zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!