Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa final-laurdenetan sartuko da gaur. Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan 21:00etatik aurrera. Lau eta erdian Koldo Bikandi iurretarrak Ibon Ibarra eibartarra izango du aurkari. Binaka, Aingeru Bernaola mañariarrak eta Egigurenek Lizeagaren eta Sotilen aurka jokatuko dute finalerdietara sailkatzeko asmoz.
Zuzeneko emankizunean Haritz Gallastegi arituko dira esatari lanetan, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…