Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako jardunaldi berri bat jokatuko da gaur

J.D.

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketan jardunaldi berri bat jokatuko da gaur, 21:00etatik aurrera, Zaldibarko pilotalekuan. Lau eta erdiaren barruan Nazabalek eta Armaoleak neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako partidua hasiko da: Irribarria-Segurola / Ramirez-Canseco.

Joan zen asteko jardunaldian binakako partidu bi jokatu ziren. Lizeagak eta Sotilek 22-19 irabazi zuten Galarzaren eta Cansecoren aurka. Ondoren, Etxebarriak eta Uriartek 22-10 menderatu zituzten Ibarluzea eta Iturbe. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!