Zaldibarko Olazar pilota txapelketako jardunaldi berri bat jokatuko dute gaur, 21:30etik aurrera. Binakako bi partidu egongo dira ikusgai eta Eñaut Lizeaga izango da pilotarietako bat, Argentinan eta Uruguain jokatutako Munduko Txapelketan txapeldun geratu den astigarragarra. Oier Elorz eta biek urrezko domina jantzi dute binaka, Euskal Pilota Selekzioa ordezkatuz.
Gaur Sotil pilotaria izango da Lizeagaren bikotea. Biek Galarzaren eta Cansecoren aurka jokatuko dute. Jardunaldiko beste partiduan, Etxeberria eta Uriarte Ibarluzearen eta Iturberen aurka lehiatuko dira.
Joan zen asteko jardunaldiko lehen partiduan Etxeberriak eta Uriartek 22-13 irabazi zuten Hormaetxeren eta Erkiagaren aurka. Bigarren partiduan Sarasibarrek eta Apeztegia II.ak 22-13 menderatu zituzten Etxaniz eta Goiburu.