Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur

Anboto

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera, Zaldibarko Olazar pilotalekuan. Lau eta erdiaren barruan Olanok eta Garridok neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako partidua hasiko da: Apaolaza-Ormaetxea / Galarza-Canseco. 

Joan zen asteko jardunaldian Rekalde IIk 22-18 irabazi zion Landari. Binakakoan Sarasibarrek eta Apeztegiak IIk 22-13 irabazi zuten Ibarraren eta Lazkozen aurka. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!