Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur

Anboto

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera, Zaldibarko Olazar pilotalekuan. Lau eta erdiaren barruan Rekalde IIk eta Landak neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako partidua hasiko da: Sarasibar-Apeztegia II / Ibarra-Lazkoz.

Koldo Bikandi, aurrera
Joan zen asteko lehenengo jardunaldian, Koldo Bikandi iurretarrak erraz menderatu zuen Rekalde lau eta erdiaren barruan: 22-3. Horrela, hurrengo kanporaketara sailkatu da. Binakako partiduan J.Alberdik eta Iturbek 22-10 irabazi zuten Altuzarrarren eta A.Garmendiaren aurka. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!