[ARGAZKI GALERIA]: Patxi Irazabal donostiarrak irabazi du Zaldibarko argazki rallya

Ekaitz Herrera 2026ko uztailaren 9a

24 argazkilari lehiatu dira aurtengo edizioan. Sailkapeneko lehenengo zaldibartarra Jon Agirre izan da, eta gazteen saria irabazi duena, Nahikari Barros nafarra. 

Zaldibarko Ilargi argazkilaritza elkarteak argazki rallyen lehiaketa antolatu zuen ekainaren 28an. 24 lehiakidek parte hartu zuten, eta horien artean Patxi Irazabal izan zen irabazlea. Donostiarrak 138 puntu lortu zituen azken sailkapenean. Atzetik sailkatu ziren Arbil Iciar (Zarautz), Carlos Romero (Ondarroa) eta Jon Agirre, lehenengo zaldibartarra azken hori. 

Hogeita lau parte hartzaileak sei gairen arabera egin behar izan zituzten argazkiak: Argia, Ilea, Baserria, Euskal Herria kalea eta gai libreko bi lan. Epaimahaia Rafa Iraetak, Santi Etxebarriak eta Javier Rodriguezek osatu dute. 

SAILKAPENA:

  1. Patxi Irazabal (Donostia) - 138 puntu
  2. Arbil Iciar (Zarautz) - 137 puntu
  3. Carlos Romero (Ondarroa) - 135 puntu
  4. Jon Agirre (Zaldibar) - 133 puntu
  5. Jose A. Amutxastegi (Donostia) - 127 puntu
  6. Roberto Madariaga (Mallabia) - 126 puntu
  7. Jose Antonio Barros (Zizur Nagusia) - 125 puntu
  8. Asier Ruiz (Lazkao) - 124 puntu
  9. Jon Iriondo (Zaldibar) - 122 puntu
  10. Benito Perez (Zaldibar) - 121 puntu
  11. Nahikari Barros (Zizur Nagusia) - 120 puntu
  12. Fernando Anza (Donostia) - 120 puntu
  13. Nerea Agirre (Berriz) - 115 puntu
  14. Antonio Valencia (Donostia) - 114 puntu
  15. Jose I. Marcos (Zaldibar) - 112 puntu
  16. Elena Millan (Zaldibar) - 112 puntu
  17. Beñat Marcos (Zaldibar) - 112 puntu
  18. Esther Boticario (Errenteria) - 112 puntu
  19. Africa Fontan (Donostia) - 109 puntu
  20. Naroa Marcos (Zaldibar) - 108 puntu
  21. Juan Pablo Fernandez (Donostia) - 107 puntu
  22. Juan Carlos Pombar (Donostia) - 106 puntu
  23. Luis Garcia (Errentaria) - 96 puntu
  24. Pedro Sanroman (Abadiño) - 89 puntu

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!