Elkarretaratzea Zaldibarren, osasun zentroko egoera "jasanezina" salatzeko

E.H. 2026ko uztailaren 7a

Atzo egin zuten protesta. Irailera arte eten dituzte mobilizazioak.

Zaldibarko herritar talde bat, pentsiodunak buru, osasun etxearen aurrean batu zen atzo, kontsultategiko egoera "jasanezina" salatzeko. "Mediku bat daukagu, erizain bi, eta, batzuetan, pediatra bat dator. Medikua asteka dabil oporrak hartzen. Bigarrenaren plaza esleituta dago. Ea irailean datorren", adierazi dute pentsiodunek. Iragarri dutenez, irailera arte etengo dituzte protestak, eta horiei berrekingo diete egoera aldatu ezean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!