Zaldibarko elkartasun tonbolako kideak "oso pozik" daude aurtengo kanpainak izandako harreragaz. Egitasmoa joan zen asteburuan egin zuten, eta herriko emakumeek modu solidarioan egindako lanak eta herriko establezimenduek dohaintzan emandako ekarpenak atera zituzten zozketara. Herritarren artean txartelak saldu eta gero, balantzea honako hau izan da: 7.719 euro. Baturiko dirua Kolonbiara eta Haitira bidaliko dute, Milagros Azpitarte misiolari zaldibartarra han egiten dabilen lan humanitarioa laguntzeko.