[BIDEOA]: Acha-Orbeako beharginak kaleratzeen aurka mobilizatu dira

E.H. 2026ko otsailaren 11

Enpresatik hiru behargin kaleratu dituztela eta, ELA eta LAB sindikatuek mobilizazio sorta hasi dute gaur. Lanuzteak hasi dituzte fabrikan, eta elkarretaratzeak tailerraren parean.

Batzordeak enpresaren jokabidea gaitzetsi du, "kaleratzeak formalizatu arte ez dietelako langileen ordezkariei ezer" jakinarazi. Horrez gainera, sindikatuek diote enpresak ez duela "inolako konpromisorik agertu kaleratze gehiagorik ez egoteko". Otsailaren 18an berriro mobilizatuko dira langileak. 

ELAk astelehenean eman zuen kaleratzeen berri, eta azaldu zuen enpresak "urtarrilaren 30ean" egin zituela kaleratzeok. "Enpresak dio salmentak gutxitu egin direla AEBetako muga-zergen eraginez. Alabaina, guk ez dugu uste horrela denik. Izan ere, iaz, beharginak ordu poltsa negatibo batekin gelditu ziren, eta aurten, ordu horiek berreskuratzen hasi dira. Ehun ordu, guztira", azaldu zion hedabide honi Javier Garciak, Gernikako eta Durangoko ELAko industria arduradunak: "Horrenbestez, lan jaitsiera bat egotea ezin ulertzekoa da", esan zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!