Atzo Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten lau eta erdiaren barruan. Faben Ituarte atxondarra txapelketatik kanpora geratu zen Muruaren kontra 15-22 galdu ostean. Bigarren partiduan Cestauk 22-20 menderatu zuen Egurrola partidu estu batean. Beraz, Cestauren eta Muruaren artekoa izango da abenduaren 31eko finala.
Abenduaren 11n finalerdi gehiago jokatuko dira. Alde batetik, emakumeen lau eta erdiko txapelketa hasiko da. Gamindezek eta Etxegaraik neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, gizonen binakako finalerdi bat jokatuko da: Zubizarreta-Apeztegia / Lizeaga-Landa.
Atzoko finalerdien emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.