[ZUZENEKOA] Faben Ituarte, Olazar pilota txapelketako finalaren bila

Anboto 2025eko abenduaren 4a

Pilotari atxondarrak Murua izango du kontrario.

Gaur, 21:00etan, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte lau eta erdiaren barruan. Euretako batean Faben Ituarte izango da protagonista. Aurrelari atxondarrak Murua izango da aurkari finalerako txartelaren lehian. Jaialdiko bigarren partidua jokatuko dute. Lehenengoan Cestauk eta Egurrolak neurtuko dituzte indarrak.

Zuzeneko emankizunean Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!