Gaur, 21:00etatik aurrera, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako final laurden bi jokatuko dituzte lau eta erdiaren barruan. Faben Ituarte da protagonistetako bat. Pilotari atxondarra finalerdietara sailkatzen saiatuko da Ramirezen aurka. Beste partiduan Cestauk eta Ibarluzeak neurtuko dituzte indarrak.
Zuzeneko emankizunean Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…
Lau eta erdiko azken final laurdenak domekan (azaroak 30) jokatuko dira, 18:00etatik aurrera. Lehenengo Beitiak Nazabalen kontra jokatuko du eta, ondoren, Egiguren Muruaren aurka ariko da.