[BIDEOA] Faben Ituartek erakustaldia emanda egin du aurrera Olazar txapelketan

Anboto 2025eko azaroaren 20a

Joan zen asteko kanporaketan 22-8 irabazi zion Rekalderi.

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketaren barruan, Faben Ituarte atxondarrak erakustaldia emanda gainditu zuen joan zen asteko kanporaketa. 22-8 irabazi zion Rekalderi. Hasieratik gehiago izan zen pilotari atxondarra eta mota guztietako tantoak egin zituen bideoan ikusi daitekeenez. Beste partiduan Cestauk 22-18 menderatu zuen Ibarra.

Gaur, zuzeneko emankizuna

Gaur, 21:00etan, lau eta erdiko beste partidu bi jokatuko dira: Beitia Egurrolaren aurka eta Egiguren Salcedoren kontra. Partiduak zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren webgunean. Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!