[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketaren zuzeneko emankizuna

Anboto 2025eko azaroaren 20a

Lau eta erdiko partidu bi jokatuko dira.

Etorkizuneko 38. Olazar Pilota Txapelketaren barruan lau eta erdiko kanporaketa bi ikusteko aukera dago gaur, 21:00etatik aurrera. Lehenengoan Beitiak Egurrolaren kontra jokatuko du; bigarrenean, A.Egigurenek eta Salcedok neurtuko dituzte indarrak.

Emankizunean Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…

Joan zen asteko jardunaldian Faben Ituarte atxondarrak erakustaldia emanda irabazi zuen bere partidua. Partidu horretako laburpenaren bideoa LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!