Etorkizuneko 38. Olazar Pilota Txapelketaren barruan lau eta erdiko kanporaketa bi ikusteko aukera dago gaur, 21:00etatik aurrera. Euretako batean Faben Ituarte atxondarrak Rekalderen aurka jokatuko du. Beste partiduan Cestau eta Ibarra pilotariek neurtuko dituzte indarrak. Irabazleak final laurdenetara sailkatuko dira.
Ituarte da Zaldibarko txapelketan bizirik geratzen den eskualdeko pilotari bakarra. Joan zen astean Aingeru Bernaola binakako txapelketatik kanpora geratu zen.
Partiduak zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren webgunean. Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…