Durangaldea ordezkari bat gutxiagorekin geratu da Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketan. Aingeru Bernaola mañariarrak eta Iker Egigurenek 13-22 galdu zuten atzo Beñat Apezetxearen eta Endika Santestebanen aurka. Irabazleak partidu osoan aurretik joan ziren: 0-6 / 5-10 / 9-16 / 13-22.
Binakako beste partiduan Karregal eta Elorz erraz nagusitu ziren Hormaetxeren eta Garmendiaren aurka: 22-8. Atzoko bi bikote irabazleak finalerdietarako sailkatu dira.
Bideoan atzoko bi partiduetako tantorik onenak ikusi daitezke Haritz Gallastegi kazetariarekin eta Enrike Agirrebeitia komentaristarekin.