Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa: Faben Ituarte da gaurko protagonistetako bat

Anboto 2025eko azaroaren 13a

Pilota atxondarrak lau eta erdiko kanporaketa jokatuko du.

Etorkizuneko 38. Olazar Pilota Txapelketaren barruan lau eta erdiko kanporaketa bi ikusteko aukera dago gaur, 21:00etatik aurrera. Euretako batean Faben Ituarte atxondarrak Rekalderen aurka jokatuko du. Beste partiduan Cestau eta Ibarra pilotariek neurtuko dituzte indarrak. Irabazleak final laurdenetara sailkatuko dira.

Ituarte da Zaldibarko txapelketan bizirik geratzen den eskualdeko pilotari bakarra. Joan zen astean Aingeru Bernaola binakako txapelketatik kanpora geratu zen.

Zuzenean ikusgai
Partidu hauek zuzenean eskainiko ditu ANBOTOk. Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek antolatutako zuzeneko emankizunek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!