Zaldibarko Olazar pilota txapelketaren barruan binakako partidu bi jokatuko dira gaur eta irabazleak finalerdietarako sailkatuko dira. Lehenengo partiduan bikote hauek lehiatuko dira: Karregal-Elorz eta Hormaetxe-Garmendia. Bigarrenean Aingeru Bernaola mañariarrak eta Egigurenek Apezetxearen eta Santestebanen aurka jokatuko dute.
Gaurko partiduak eta finalera arteko guztiak zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren atarian. Haritz Gallastegi arituko dira esatari eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…