Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketaren barruan binakako partidu bi jokatuko dira gaur, 21:00etan, Zaldibarko pilotalekuan. Lehenengoan Apezetxea-Santesteban eta Fernandez-Canseco bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, Igoa-Cuairan eta Etxebarria-Sotil bikoteen txanda izango da.
Joan zen asteko jardunaldiari dagokionez, lehenengo partiduan Etxeitak eta Erkiagak 22-16 irabazi zuten Etxanizen eta Balerdiren aurka. Bigarrenean Hormaetxea eta Garmendia erraz nagusitu ziren Aranbarriren eta Albenizen aurka: 22-5.
Zuzeneko emanaldiak
Zaldua Pilota Taldeak aurten ere zuzeneko emankizunak eskainiko ditu final-laurdenetatik aurrera. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak… Normalean, Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi izaten dira esatariak, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Azaroaren 8rako dute aurreikusita lehenengo partidua. Guztira, zortzi emankizun izango dira. Emankizun horiek www.anboto.org webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango dira eguenero.