Lehenengo partiduan Etxeitak eta Erkiagak Etxanizen eta Balerdiren kontra jokatuko dute. Bigarrenean Hormaetxeak eta Garmendiak Aranbarri eta Albeniz izango dituzte kontrario.
Zaldua Pilota Taldeak aurten ere zuzeneko emankizunak eskainiko ditu final-laurdenetatik aurrera. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak… Normalean, Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi izaten dira esatariak, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Azaroaren 8rako dute aurreikusita lehenengo partidua. Guztira, zortzi emankizun izango dira. Emankizun horiek www.anboto.org webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango dira eguenero.
Joan zen asteko jardunaldiko emaitzak LOTURA HONETAN.