Etorkizuneko Olazar pilota txapelketa gaur hasiko da

Anboto 2025ko ira. 18a, 12:44

Lau eta erdian Koldo Bikandi iurretarrak jokatuko du

Gaur hasiko da Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketaren 37. aldia. Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan 21:00etatik aurrera. Lau eta erdian Koldo Bikandi izango da protagonistetako bat. Iurretarrak Rekalde II.a izango du kontrario. Binakako neurketa honako hau da: Fernandez-Canseco / Gutierrez-Garmendia.

Zuzeneko emankizunak
Zaldua Pilota Taldeak aurten ere zuzeneko emankizunak eskainiko ditu final-laurdenetatik aurrera. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak… Normalean, Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi izaten dira esatariak, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Azaroaren 8rako dute aurreikusita lehenengo partidua. Guztira, zortzi emankizun izango dira. Emankizun horiek www.anboto.org webgunearen bitartez ere jarraitu ahal izango dira eguenero. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!