Gizonetan, Irazu Aranburu dago lider une honetan. Orain arteko lasterketa biak irabazi ditu: bere sorterriko 7 Pago eta Berrizko Amaraun. Emakumeetan lider aldaketa gertatu zen Berrizen. Une honetan Itsasne Urkiaga zornotzarra dago lehenengo postuan, Mallabian bigarren eta Berrizen hirugarren amaitu ostean.
ANBOTO Kopako babeslea da eta gertuko jarraipena egingo dio zapatuko lasterketari www.anboto.org atarian. Besteak beste, lasterketaren kronika eta argazki galeria zabala egongo dira ikusgai.