Dena prest Zaldibarko kaleak jai giroz betetzeko

Anboto 2025ko uzt. 3a, 09:35

Kirolaz, dantzaldiren batez edo parrandaz gozatu gura dutenek horretarako aukera aproposa izango dute asteburuan, Zaldibarren. Gaur, arratsaldean, 18:30ean donien atxa jasota eta txupina jaurtita hasiko dituzte jaiak. 

Behin jaiak hasita, Elektrokutau elektrotxaranga ibiliko da herriko kaleetan, eta 22:30etik aurrera kontzertuak egongo dira txosnagunean: Nekktar eta Katu. Ondoren DJ Lander Luque ariko da. Bihar arratsaldean, umeentzako apar festa, arku-jaurtiketa saioa, kuadrillen arteko olinpiadak eta Etorkizuneko Olazar txapelketako finalen errebantxa partidak izango dituzte. 19:00etatik aurrera, rock doinuak izango dira nagusi herriko kaleetan. Elektrokela elektrotxarangak girorik alprojena zabalduko du Zaldibarren, eta 22:30etik aurrera Hazas, Naxker eta Kaleko Urdangak taularatuko dira txosnetako eszenatokian. Zapatuan, ekitaldi gastronomiko ugari izango dute, hala nola tortilla-txapelketa eta Olea kaleko solomo eta sardina-jana, eta dantza egiteko aukerarik ere ez da faltako. Horretaz arduratuko da Beranduegi erromeria. Domekan, azken txanpan, umeen jolas-parkea, euskal dantzak, Jaizaleren kalejira, bertso-saioa, eta Zirko Txosko konpainiaren Tavolé kale-antzerkia egongo dira.  

EGITARAUA

Uztailak 3, eguena

  • 17:00 Kuadrillen arteko Txallengeko I. proba Zaldua plazan.
  • 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik.
  • 18:30 Donien-atxa.
  • 18:45 Zaldibarko dantzariak; jarraian, jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko du Helmuga elkarteak eta gero, buruhandiak.
  • 19:30 ELEKTROKUTAU elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.
  • 22:30 Kontzertuak txosnagunean: NEKKTAR ETA KATU, ondoren DJ LANDER LUQUE.

Uztailak 4, barikua

  • 08:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazan hasita.
    Bukatzean mokadua egongo da eskoletako pilotalekuan.
  • 12:30 Herri-kirolak Zaldua plazan, aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
  • 17:00 Apar festa udaletxeko plazan.
  • 18:00-20:00 Arku jaurtiketa; punteriazko jokuak ume eta helduentzat Olazarko galerian.
  • 18.00 Kuadrillen arteko Txallengeko II. proba Txosnagunean.
  • 18:00 Pilota partidak. XXXVII. etorkizuneko Olazar txapelketa.
    Finalen errebantxa; lehenengo partida: ETXEBERRIA-REKALDE ;
    bigarren partida: FERNANDEZ ETA LOZA – EGIGUREN ETA LANDA
  • 19:00 ELEKTROKELA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 22:30 Kontzertuak txosnagunean: HAZAS, NAXKER ETA KALEKO URDANGAK.
  • 23:00 Dantzaldia: DJ JOSE MARI Euskal Herria etorbidean.

Uztailak 5, zapatua

  • 10:30 3X3 Haur saskibaloi txapelketa kiroldegian.
  • 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
  • 12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.
  • 14:30 Herri-bazkaria txosnagunean.
  • 17:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.
  • 17:00 Kuadrillen arteko txallengearen final handia txosnagunean.
  • 19:00 Afari-merienda Olea kalean, solomoa eta sardinak.
  • 19:30 ELEKTROTXUFLA elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
  • 22:30 BERANDUEGI taldearekin erromeria txosnagunean. Ondoren, XAUKENA XAUK.
  • 23:00 DJ CANIJO Olea kalean.

Uztailak 6, domeka

  • 10:30 Antonio Gutierrez GUTI II. memoriala, Bizkaiko txirrindulari eskolen arteko proba: hasiberriak, alebinak eta infantilak. Hasiera Autonomia kalean.
  • 11:00 JAIZALE Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira.
  • 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Umeen jolas parkea eskolako patioan (euria eginez gero, kiroldegian).
  • 11:00 Zaldibarko Koralak mezan abestuko du San Andres elizan.
  • 12:00 Euskal dantzak Zaldua plazan.
  • 19:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan: Miren Amuriza, Onintza Enbeitia, Aner Euzkitze eta Sustrai Colina. Gai-jartzaile: Ainhoa Urien.
  • 20:30 Zirko Txoskoren “TAVOLÉ” kale antzerkia, udaletxeko plazan (euria eginez gero, Olazar pilotalekuan).
  • 22:00 Jaietako argazkien emanaldia kontzertuen eszenatokian.
  • 23:00 Su artifizialak.

Uztailak 10, eguena

  • 19:00 Argazki rallyaren emanaldia eta sari-banaketa liburutegi zaharrean.

Uztailak 12, zapatua

Zaldibarko III. Zaldutrail mendi lasterketa:

  • 09:30ean lasterketa luzearen hasiera
  • 09:45ean lasterketa laburraren hasiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!