"Helmuga emakume guztiei zabalik dago"

Maialen Zuazubiskar uzt 01, 09:13 Zaldibar

Zaldibarko emakumeei ahotsa eta laguntza eskaini asmoz, duela 20 urte Helmuga emakume elkartea sortu zuten Zaldibarren. Aurten, urtemuga borobil horren ospakizunetan murgilduta dabiltza Helmugako kideak, eta herriko jaietan udaletxeko balkoira igo, eta jaien hasierako suziria botatzeko ohorea izango dute. ANBOTO emakume elkarteko zuzendaritzako kideekin izan da, Amaia Garcia, Loli Rajado, Edurne Moreno eta Leonor Peñarekin. Momentu honetan, 65 emakume inguruk osatzen dute taldea.