[ARGAZKI GALERIA]: 'Xerra' proiektu kultural berriaren inaugurazioa, iruditan

Anboto 2025ko mar. 14a, 19:54

Arratsalde honetan 'Xerra' proiektua inauguratu dute Zaldibarren. Asko izan dira Durangaldetik eta eskualdetik kanpo proiektuari babesa eta hauspoa ematera gerturatu diren kultur zaleak. Inaugurazio ekitaldian, tatuatzaileak, Intza Arakistainen erakusketa, musika elektronikoa eta Danele Sarriugarteren eta Miren Narbaizaren 'Kaixo, Karis' emanaldia izan dituzte. Gaua Sorgin tabernako kontzertuekin itxiko dute.

Xerra Ane Lusarreta eta Laida Zapre donostiarren proiektua da, adar bi dituena. Batetik, beren estudioa dago, lanerako erabiliko dutena: Xerra estudioa. Bestetik, kulturgune irekia dago, Zaldibarko eta eskualdeko kultur zaleei irekiko dietena (Xerra espazioa). Bertan, erakusketak, zinema eta gastronomia jardunaldiak eta tailer artistikoak egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!