Bost urte igaro dira Zaldibarko Verter Recycling zabortegia amildu zenetik. Hala ere, ingurumen delituen auzibideak zabalik jarraitzen du, oraindik instrukzio fasean. Gertatutakoa ez dadin ahaztu eta "erantzukizunak argitzeko" Zaldibar Argitu plataformak deituta, oroimen ekitaldia egin dute Eitzaga auzoan. Dantzariak eta lore eskaintza izan dira bertan. 2020ko otsailaren 6an hondakindegia amiltzean hondakinen artean harrapatuta gelditu ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu dituzte.