[BIDEOA] Zabaleta eta Etxeberria lau eta erdian eta Fernandez-Loza bikotea binaka, Olazar txapelketako txapeldunak

Anboto 2025eko urtarrilaren 1a

Atzo Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Zaldibarko pilotalekuan.

Lau eta erdiko final biak orekatuak izan ziren. Emakumeetan Zabaletak 22-18 irabazi zion Salsamendiri eta, gizonetan, Etxeberriak 22-20 Rekalderi. Binaka, Fernandez eta Loza erraz nagusitu ziren Egigurenen eta Landaren aurka: 22-6.

Finalen emankizun osoa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!