Hilabeteetako lehiaren ostean, 37. Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa bere azkenera heldu da. Gaur jokatuko dira hiru finalak. Emakumeen lau eta erdikoan Zabaletak eta Salsamendik neurtuko dituzte indarrak. Gizonen lau eta erdiko txapela Rekalderen eta Etxebarriaren artean dago. Azkenik, binaka, Fernandezek eta Lozak Egigurenen eta Landaren kontra jokatuko dute.