[BIDEOA] Eñaut Lizeagaren erakustaldia, Olazarko finalerdietara sailkatzeko

Anboto 2024ko aza. 30a, 09:30

Lizeaga eta Azpiroz erraz nagusitu ziren egueneko final laurdenean.

Ekain anaiak profesionaletan debutatu du aurten Baiko enpresarekin eta bere bidea jarraitu nahi du Eñaut Lizeagak. Egueneko moduko erakustaldiek lagunduko diote, seguru. Astigarragako aurrelariak pilota gogor astindu eta gantxoa zoragarri erabili zuen, zabalera nahiz txokora [bere tantorik onenak bideoan ikusi daitezke]. Azpiroz eta biek 22-7 menderatu zituzten Olaetxea eta Cuairan. Horrela, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdietara sailkatu ziren. "Izaten dira egun batzuk dena alde egokitzen dena. Gaurko partidua borobila izan da, bai Azpirozena eta bai nirea eta oso gustura nago", adierazi duen Lizeagak partidu amaieran egin zioten elkarrizketan.

Lau eta erdian Apaolazak 22-12 irabazi zion Salcedori.

Gaur, azken final laurdenak

Gaur, 18:30ean, azken final laurdenak jokatuko dira Zaldibarko Olazar pilotalekuan. Kaiolan Rekaldek eta Ramirezek neurtuko dituzte indarrak. Binakako partidua honako hau da: Canabal-Balerdi / Egiguren-Landa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!