Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da. Gaur, 21:00etan, bigarren final laurdenak jokatuko dituzte. Binaka Aingeru Bernaola mañariarrak jokatuko du. Bera da txapelketan geratzen den eskualdeko ordezkari bakarra. Atzelari mañariarrak Karregal izango du bikotekide. Biek Apezetxearen eta Markaidaren kontra jokatuko dute. Aurretik, binakako partidua jokatuko da Ibarluzearen eta Beitiaren artean.
Gaurko partiduak eta finalera arteko guztiak zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren atarian, 21:00etan hasita. Haritz Gallastegi kazetaria arituko da esatari —ezin duenean, Koldo Aldalur etorriko da— eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…
Joan zen asteko jardunaldia
Joan zen astean final laurdenetako lehenengo jardunaldia jokatu zuten. O.Etxeberriak 22-6 menderatu zuen Uriarte. Binakako partidua parekatuagoa izan zen: Fernandez-Loza 22-18 U.Amiano-Balerdi.
Partidu horien gaineko laburpena goiko bideoan ikusi daiteke.