Zaldibarren Bertan elkarteko establezimenduek kanpaina bat hasi dute herriko merkataritza sustatzeko helburuz. 50, 100 eta 150 euroko deskontu txartelak zozkatuko dituzte erosketak elkartearen zati diren dendetan eta tabernetan egiten dituzten herritarren artean. Kanpaina gaurtik azaroaren 24ra arte egongo da indarrean. Erosleek izena eta telefono-zenbakia idatzi beharko dituzte erosketa-tiketaren atzealdean, komertzioko hautetsontzian utzi. Hiru deskontu txartelen zozketa azaroaren 25ean egingo dute. Sariak merkatarien elkarteko establezimenduetan trukatu ahalko dira.
Lehenengo kanpaina
Zaldibarko merkatarien elkarteak lehenengo aldiz antolatu du herriko salerosketak sustatzeko kanpaina. Herriko bezeroak fidel egitea eta tokiko zerbitzuak bultzatzea dute xede. "Zaldibarren Bertan elkartetik, herritar guztiak animatzen ditugu parte hartzera eta gure establezimenduek eskaintzen duten produktu eta zerbitzuen eskaintza zabalaz gozatzera", azaldu dute. Kanpainako informazio guztia honako lotura honetan dago kontsultagarri.
Atxikitako establezimenduak
- Baratza Solozabal (Santa Isabel, 2)
- Bitxiak (Olazar, s/n)
- Castet Elkartea (Bilbo Etorbidea, 26)
- Gallastegi Harategia (Zalduasolo, 8)
- Gaurko (Zalduasolo, 1)
- Gizadi Fisioterapia (Bilbo Etorbidea, 17)
- Imendia (Zalduasolo, 7)
- Kikili (Euskalherria, 30)
- Ostargi Berria (Euskalherria, 20)
- Peluquería Elisa Ileak (Bilbo Etorbidea, 11)
- Zubizarreta abogados (Solonagusia, 1)
- Zutitu Zentroa (Santa Isabel, 2)