Etorkizuneko Olazar pilota txapelketan zortzigarren jardunaldia jokoan, gaur

Anboto 2024ko azaroaren 7a

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Gaur, eguenero bezala, jardunaldi berri bat jokatuko dute Zaldibarko pilotalekuan, 21:00etatik aurrera. Lau eta erdian Sarasibar eta Ramirez pilotariek neurtuko dituzte indarrak. Binaka Oskozek eta Balerdik Lizeagaren eta Azpirozen kontra jokatuko dute.

Joan zen asteko jardunaldian Salcedok 22-14 menderatu zuen Elorza eta final laurdeneterako sailkatu zen. Binaka, Egiguren eta Landa erraz nagusitu ziren Hormaetxeren eta Balerdiren aurka: 22-12.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!