Etorkizuneko Olazar pilota txapelketan zazpigarren jardunaldia jokoan, gaur

Anboto 2024ko urr. 30a, 10:23

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Gaur, eguenero bezala, jardunaldi berri bat jokatuko dute Zaldibarko pilotalekuan, 21:00etatik aurrera. Lau eta erdian Elorzak eta Salcedok neurtuko dituzte indarrak. Binaka Hormaetxek eta Balerdik Egigurenen eta Landaren aurka jokatuko dute.

Joan zen asteko jardunaldian Beitiak erraz menderatu zuen Aranbarri kaiolan: 22-5. Binaka Apezetxeak eta Markaidak lortu zuten final laurdenetarako txartela Lerena eta Altuzarra bikotearen aurka: 22-16.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!