Etorkizuneko Olazar pilota txapelketan seigarren jardunaldia jokoan, gaur

Anboto 2024ko urriaren 24a

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Gaur, eguenero bezala, jardunaldi berri bat jokatuko dute Zaldibarko pilotalekuan, 21:00etatik aurrera. Lau eta erdian Aranbarrik eta Beitiak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Apezetxea eta Markaida Lerenaren eta Altuzarraren kontra ariko dira.

Joan zen asteko jardunaldian Uriartek erraz irabazi zion A.Egigureni: 22-8. Binaka, Etxanizek eta Irazustabarrenak gehiago sufritu behar izan zuten Amiano anaiak mendean hartzeko: 22-18.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!